Azala laztanduz irudimena landuz.

Jolas zaitez zure bizipenak aurkitzen.

Zer gozoa, zer ona, zer zaporetsua...

Kilikiekin gozatu dut.

Irudimena nagusi!!

Askotariko emozioak sentitu ditut.

Gozamena eman eta hartu, kiliken, barreen, laztanen, irudimenaren bidez.

Adierazteko eta sentitzeko askatasuna.

Bukaerarik gabeko gozamena.

Maitatu gorputzen bitartez.

Samurtasuna konplizitatez.

Proiektu honen atal nabarmenak

Ideiak iradokitzen dituzten esperientziak

Hamar urtez aritu gara sexualitatea esplizitu bihurtzen gure elkarteetan, plazetan, tabernetan, aisialdiko taldeetan, herrietako gazteekin besoz beso lan egiten, erakunde publikoak tartean sartzen..., bada, esperientzia hori guztia gidaliburu batean jasotzeko unea heldu dela uste dugu.

Hamar urteotan sormen-lan handia egin dugu, eta askotariko fruitu mordoa lortu. Bizitako eta sortutako esperientziak horiek guztiak ezin ziren alferrik galdu; horregatik, jakinda ere gidaliburuak ezin duela hamar urte horietan Programan egindako guztia jaso, esperientzia aberasgarri eta zoragarri hori ezagutarazteko ahalegina egin dugu, gazteen sexu-osasuna lantzea sustatze eta errazte aldera.

Hartan gozamenez murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, nolabait zuena egitera, eta zuen lanerako erabilgarria izatea espero dugu.

Honako hauen diru-laguntza jaso dugu: Nafarroako Gobernuko Osasunbidea-Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Atala eta IHESAri buruzko Programa.